XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zer diozu, burkide... Zer hizkuntza da hori? Txekiera?

Urrezko iltze bat omen zeukan lehen plaka bati eusten monumentu honek, eta Fidelek gorde omen zizun.

Batzuetan ez du jakiten batek zer esan nahi dizuten zehatz Fidelenak aipatzen dizkizutelarik.

Kuban gelditzen den iraultzaile bakarra ote den edo Fidelek ere, munduko beste agintariek bezala, sakela gizentzen ote duen...

Baina ez, oraingoan Fidelen zuhurtzia aipatzen dizute txoko beroko solasturiek, izan ere frantsesek, Cousteau komandanteak eta, eskaini omen dute batiskafo bat Habanako badian hondoratua dagoen altxor handi bat gordetzen duen galeoia arakatzeko,

baina beretzat nahi omen dizu urrea Fidelek, eta beretzat esaten dizutenean txoko beroko hitzontziok, kubatarrentzat ulertzen duzu batere lanik gabe, edo hala adierazi nahi dizutela uste duzu.

Lauzpabost txoko bero dauzkazu Habanan, eta bat hemen, Prado ibilbideko Martíren monumentuaren ondoan, zeiba ederren gerizpean.

-Kubako hirugarren baserik onenak Habanak ditu!

-Zer diok? Pinar del Río-koak dituk bizkorrenak!

Pilota, Kuban, beisbola duzu.

Gureari jai-alai esaten zaio, jai-alai jokatzea.

Orain aurkitu berria den décima batek dioenez 1790ean bederatzi euskaldunek (bascongados) lehiatu behar zuten pilota batengatik.

Ez ditugu guk askoz zaharragoak (...)